Prestakuntza pilulak
Prestakuntza pilulak eremu soziosanitarioan etengabeko ikaskuntza errazteko diseinatutako baliabide labur eta praktikoak dira. Gune honetan, hainbat formatutako edukiak aurkituko dituzu, gai garrantzitsuak modu argi eta irisgarrian lantzen dituztenak.
-
GARUNEKO PARALISIA ETA ANTZEKO ASALDURAK
Garun-paralisia entzefalon izandako kalte baten ondorioa da. Lesio hori gertatzen da nerbio-sistema garatzen ari denean eta tonu-muskuluan, jarreran eta mugimenduan sortzen dituen kalteek umeen garapena oztopatu egiten dute.
Definizio hau abiapuntu, honakoak ulertu ahal ditugu: kalte iraunkorra da; hainbat jatorri izan dezake; kasu guztietan haurdunaldian, erditzean edo bizitzaren hasierako urteetan gertatutako arazoa da; batez ere mugikortasunean eragiten du, nahiz eta berarekin zeriskusia duten beste nahasmendu batzuk ager daitezkeen.
-
HAURREN SEXU-ABUSUA: AGERIAN JARRI BEHAR DUGUN ERREALITATE BAT
Haurren Sexu-Abusua (HSA) errealitate larria, estrukturala eta areagotzen ari dena da, isilik jarraitzen duena, oso gutxi edo batere ez baita lantzen. Horrek, ondorio larriak ditu, eta maila guztietan eragiten dio pertsonaren haurtzaroari eta etorkizuneko helduaroari.
-
ALBOKO ESKLEROSI AMIOTROFIKOA: ULERTU, LAGUNTZEKO
Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (AEA) neuroendekapenezko gaixotasun progresibo bat da, eta garuneko aginduak muskuluetara transmititzeaz arduratzen diren neurona motoreei eragiten die. Neurona horiek funtzionatzeari uzten diotenean, muskuluak pixkanaka ahultzen dira eta mugitzeko gaitasuna galtzen dute.
“AEAk mugimendua geldiarazten du, ez pertsona.” -
HARTUTAKO KALTE ZEREBRALA: BIZITZA UNE BATEAN ALDATZEN DENEAN
Hartutako Kalte Zerebrala (HKZ) garuneko lesio bat da, bizitzan zehar bat-batean gertatzen dena, iktus baten, buruan kolpe baten, oxigeno faltaren, infekzioen edo tumoreen ondorioz, eta mugimenduan, komunikazioan, oroimenean, emozioetan eta pertsonaren autonomian eragin dezakeena.
-
BABES-SARE KOMUNITARIOAK
Komunitatea bizikidetzarako eta elkarri laguntzeko ezinbesteko espazioa da, pertsonen ongizatea zuzenean hobetzen duena. Hala ere, isolamendua eta bakardadea gero eta erronka handiagoak dira Euskadin, eta hainbat talderi eragiten diete (adinekoak, gazteak, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak, desgaitasuna duten pertsonak, migratzaileak, etab.). Errealitate horren aurrean, ikuspegi komunitarioa funtsezkoa da ingurune gizatiarragoak, seguruagoak eta konektatuagoak eraikitzeko.
Norbaitek familia-sarerik, lagunik edo eguneroko laguntzarik ez duenean, komunitatea funtsezko baliabide bihurtzen da...
- nahi ez den bakardadeari aurrea hartzeko
- autonomia sustatzeko
- osasun fisikoa, emozionala eta soziala indartzeko
-
ZU ZAINTZEA ZAINTZEA DENEAN - GAIXOTASUN MENTALA DUTEN PERSONEN SENIDEENTZAKO AUTOZAINKETA-GIDA ERRAZA
Gaixotasun mentalaren diagnostikoa duen familiako norbaiti laguntzeak kezka, ziurgabetasuna eta higadura emozionala eragin ditzake. Familia-inguruneko pertsonek rol ugari hartzen dituzte beren gain: zaintzaileak eta laguntzaileak, etxeko arduradunak, emozioei eustea eta osasunsistemarekiko
bitartekaritza. Erantzukizun maila horrek estresa, nekea, espazio pertsonalen galera, antsietatea eta baita akidura emozionala ere eragin ditzake, norberaren beharrei erantzuten ez bazaie. -
ONGIZATE EMOZIONALA NERABEZAROAN ETA GAZTAROAN
Osasun mentala ongizate orokorraren funtsezko zatia da. Bizitzako erronken aurrean pentsatzen, sentitzen eta jokatzen dugun moduari eragiten dio. Nerabezaroan, aldaketa fisiko, emozional eta sozialez beteriko etapan, osasun mentala zaintzea bereziki garrantzitsua da.
Osasun mentala gure emozio, pentsamendu, harreman eta portaeren arteko oreka da. Ez du esan nahi "beti ondo egotea", baizik eta sentitzen duguna aitortu ahal izatea, zailtasunak modu osasungarrian maneiatzea eta behar denean laguntza eskatzea. Bertan sartzen da nola ulertzen eta adierazten dituzun zure emozioak; nola moldatzen zaren beste pertsona batzuekin, nola hartzen dituzun erabakiak eta nola konpontzen dituzun arazoak, eta nola sentitzen zaren zeure buruarekin.

