Eremu Soziosanitarioa

    Xede-taldeak

    Arreta soziosanitarioko xede-taldeak beren ezaugarri sozioekonomikoak, biologikoak, kulturalak edo osasunekoak direla eta, arreta sanitario eta sozial koordinatuagoa, espezifikoagoa eta pertsonalizatuagoa behar duten pertsona-taldeak dira.

    Kolektibo horien beharrak identifikatzeak haien bizi-kalitatea hobetzeko, gaixotasunak prebenitzeko eta ongizate integrala sustatzeko esku-hartzeak eta politikak diseinatzea ahalbidetzen du.

    Talde horiek honako egoera batzuk biziko dituzte:

    Xede-talde ikonoa

    1. xede-talde

    Egoera zaurgarrian edo mendekotasun egoeran, edota izateko arriskuan, dauden adinekoak.

    Gaixotasun psikiatrikoak pairatzen dituztenek hainbat berezitasun espezifiko dituzte, gizarte-estigma mingarri batekin duten lotura esaterako.

    Xede-talde ikonoa

    2. xede-talde

    Desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala duten pertsonak

    Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak dira, era koiunturalean (bazterkeriaren kasuan) edo estrukturalean (mendekotasuna, ezintasuna, etab-en kasuan).

    Xede-talde ikonoa

    3. xede-talde

    Gizarte-bazterketako edo pobreziako egoeran dauden pertsonak.

    Beren autonomia sustatzea behar duten pertsonak dira, hau kontserbatu , garatu eta euren bizitzaren gaineko kontrola ahalik eta denbora luzeenean izan dezaten.

    Xede-talde ikonoa

    4. xede-talde

    Sexu-indarkeriaren biktimak.

    Diziplinartekotasunetik heldu behar diren kasuak izaten dira, hezkuntza arloa, osasun arloa eta arlo sozialetik landu beharrekoak.

    Xede-talde ikonoa

    5. xede-talde

    Buruko gaitzak dituzten pertsonak.

    Talde jakin batzuei arreta berezia eman behar izaten zaie duten gizarte ordezkaritza eskasagatik eta ikusgarritasun faltagatik.

    6. xede-talde

    Arriskuan dauden haurrak eta gazteak.

    7. xede-talde

    Dementziak dituzten pertsonak

    8. xede-talde

    Gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonak

    9. xede-talde

    Zainketa aringarriak behar dituzten pertsonak

    10. xede-talde

    Gaixotasun arraroak edo prebalentzia txikikoak dituzten pertsonak

    11. xede-talde

    Gaixotasun kronikoak eta/edo ezintasuna sortzen dutenak dituzten pertsonak.

    12. xede-talde

    Eriondoan dauden pertsonak.

    13. xede-talde

    Egoera administratibo irregularrean dauden eta osasun- eta gizarte-premiak dituzten pertsonak.

    Orrialde hau partekatu

    • x
    • linkedin