Mapa Soziosanitarioaren aurkezpena

    Zer da Baliabide Soziosanitarioen Mapa?

    Aplikazio informatikoa, Euskadiko Baliabide Soziosanitarioen Katalogoko baliabideak aurkitzeko eta haiei buruzko oinarrizko informazioa eskuratzeko erabil daitekeena. Gizarte-zerbitzuen eta osasun-zerbitzuen sistemetan gaur egun arreta soziosanitarioa emateko erabiltzen diren baliabideak biltzen ditu. Gainera, Katalogoan ez dauden baliabide batzuk ere baditu, hain zuzen ere Baliabide Soziosanitarioen Maparen erabiltzaileentzat jakingarritzat jo diren baliabide batzuk.

    Nolakoa da arreta soziosanitarioa eta norentzat da?

    Mapa honetan bildutako baliabideak gizarte-baliabideen eta osasun baliabideen laguntza-esparru berekoak dira. Arreta hori soziosanitarioa esateko arrazoia honako hau da: profesionalek eta erakundeek koordinatuta jarduten dute, osasun-sistemen eta gizarte-zerbitzuen gaineko eskumenak aintzat hartuz.

    Herritar guztiek jaso ditzakete arreta eta prestazio soziosanitarioak; horien ezaugarri nagusiak zeharkakotasuna eta pertsona ardatz hartzea dira. Hala ere, gure gizartean badaude pertsona batzuk, arreta soziosanitarioan jaramon gehiago egiten zaienak edo presentzia handiagoa dutenak, beren inguruabar bereziengatik edo sistemikoengatik, sozialengatik edo osasun-arlokoengatik.

    Gizarte-zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 Legeak 46.2 artikuluan ezartzen du pertsona batzuek beste batzuek baino gehiago beharko dutela arreta soziosanitarioa. Pertsona horiek Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020 dokumentuan zehaztutako xede-taldeetakoak dira

    Horrenbestez, arreta soziosanitarioaren arloko jarduketen jasotzaile nagusiak honako hauek dira:

    • Buruko trastorno larriak dituzten pertsonak
    • Gizartetik kanpo dauden pertsonak
    • Babesik gabe dauden pertsonak
    • Babesik gabe dauden pertsonak
    • Desgaitasuna duten pertsonak
    • Hiltzear dauden pertsonak
    • Premia bereziak dituzten umeak
    • Premia soziosanitarioak dituzten pertsonak (gaixotasun arraroa dutenak, etab.)

    Baliabideen definizio soziosanitarioa

    Baliabide Soziosanitarioen Katalogoan honako baliabide hauek biltzen dira: gizarte-arretako edo osasun-arretako zerbitzuen edo prestazioen zorroetakoak izanik, esku-hartze soziosanitarioetan erabiltzeko lankidetza-mekanismoak ezartzea ezinbestekoa den baliabideak. Horren arabera, baliabide soziosanitario batzuk instrumentalak dira eta beste batzuk finalistak:

    a) Instrumentalak
    Premia soziosanitarioak dituzten pertsonei arreta egokia emateko behar.

    b) Finalistas
    Premia soziosanitarioak dituzten pertsonei arreta egokia emateko behar

    Baliabide Soziosanitarioen Mapan baliabide finalistak agertzen dira.