Esparru estrategikoa

    Gaur egun, 2025-2030 aldirako Arreta Soziosanitarioko Estrategia prestatzen ari gara, zerbitzuen koordinazioa indartzeko eta behar duten pertsonentzako arreta hobetzeko ardatz estrategikoak eta ekintza ildoak definituz.

    Laster xehentasuna aurkituko duzu orrialde honetan. Bitartean, aurreko estrategiak kontsulta ditzakezu:

    Estrategia berriaren argitalpena galdu nahi ez baduzu, harpidetu gure buletinera!

    misiónZeregina

    EAEko Arreta Soziosanitarioko Estrategiaren (2021-2024) xedea da:

    «Pertsonak bizi-zikloaren etapa guztietan zainduko dituen arreta soziosanitarioa, haien bizi-proiektua errespetatuko duen ikuspegi sistemiko eta jasangarri bat erabiliz».

    visiónIkuspegia

    Zereginarekin bat, estrategia honen ikuspegia honela zehaztu liteke:

    «Ahalik eta ongizate handiena lortzea pertsonentzat, arreta-esparru koordinatu eta EAEko herritarrengan sortzen ari diren premiekiko sentikorra, zainketa sozial eta sanitarioen tokiko ekosistemen sare gisa egituratua».

    valoresBalioak

    Arreta soziosanitarioaren eta arreta horretan parte hartzen duten profesionalen eta eragileen esku-hartzeen berezko balio etikoen multzo batean oinarritzen da estrategia honen filosofia. Balio horiek guztion onerako premisan oinarritzen dira, eta hori da jarduera guztien ardatz. Hauek lirateke:

    • Duintasuna
    • Elkartasuna
    • Elkarreragingarritasuna
    • Unibertsaltasuna
    • Erantzukidetasuna
    • Autonomia
    • Prebentzioa
    • Kooperazioa
    • Diziplina-aniztasuna
    • Kohesio soziala
    • Jasangarritasuna
    • Egokitzeko gaitasuna
    • Inklusioa
    • Pragmatismoa

    Ardatzak, helburuak eta ildo estrategikoak

    EAEko Arreta Soziosanitarioko Estrategiak (2021-2024) paradigma-aldaketa bat planteatzen du arreta soziosanitarioan, EAEn dauden eta sortzen ari diren beharrei eta erronkei erantzungo dien zainketa sozial eta sanitarioen eredu berri baten alde eginez.

    Horren bidez, osasun-sistemen eta gizarte-zerbitzuen egokitzapen beharrezkoari bultzada ematen zaio, pertsonek ahalik eta ongizate handiena lor dezaten, herritarren premiekiko sentikorra den arreta-esparru koordinatu batean, zainketa sozial eta sanitarioen tokiko ekosistemen sare batean oinarrituta.

    Horretarako, EAEko Arreta Soziosanitarioko Estrategiak (2021-2024) 5 jarduera-arlo formulatzen ditu, esku-hartze estrategikoko 15 proiektutan zertzen direnak:

    Gobernantza soziosanitarioa da gizarte- eta osasun-zerbitzuen sistemen artean ezartzen den harreman funtzional eta eragilerako esparrua, EAEn arreta soziosanitarioa ematea koordinatzeko.

    Hiru proiektuk heltzen diote koordinazio soziosanitarioko ereduaren egituraketari eta bi sistemen arteko harreman funtzionalari: