Arreta Soziosanitarioa
Euskadiko Arreta Soziosanitarioa, zer da?
Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak arreta soziosanitarioaren definizio oso zehatza ezartzen du, arreta soziosanitarioak honako hauek biltzen dituela ulertuta:
“Osasun-arazo larriak edo muga funtzionalak eta/edo gizarte-bazterketako arriskua direla-eta, aldi berean arreta sanitario eta soziala behar duten pertsonentzako zainketen multzoa, koordinatua eta egonkorra, arretaren jarraitutasun-printzipioari egokitua”.
Arreta Soziosanitarioaren jarduera-esparrua funtsezko elementu hauen arabera definitzen da:
-
Premia konplexuko egoerei, eta esku-hartze mistoak, sozialak eta sanitarioak eskatzen dituztenei erantzuten die, aldi berean edo sekuentzialki, baina, nolanahi ere, modu osagarrian eta estuan artikulatuta.
-
Helburu nagusi bat du: zainketen jarraitutasuna bermatzea, desoreka materialak – gainjartzeak eta hutsuneak edo estalduraren defizita – eta aldi baterako desorekak – esku-hartzeen eta zerbitzuen arteko desfaseak edo itxaronaldiak – saihestuz.
-
Diziplinartekotasun-printzipioaren inguruan antolatzen diren zenbait estrategia eta lankidetza-tresna erabiltzen ditu prestazioa emateko.
-
Pertsonarengan oinarritutako arreta integralaren ikuspegian du zentzua eta oinarria, eta ongizate, bizi kalitate eta autonomia maila gorena bermatzera bideratuta dago, lehentasuna emanez eta, ahal den heinean, ohiko gizarte ingurunean eta etxean jarraitzea erraztuz.
Helburua
Arreta soziosanitarioa Euskadirentzat estrategikoa den arlo bat da, eta bere helburua arreta sistema edo maila desberdinetatik populazio talde jakin batzuek dituzten beharrei erantzun bateratua eman behar dieten profesionalen koordinazio asistentziala bultzatzea da.
Ikuspegi horretatik, arreta soziosanitarioaren helburua pertsonen osasun-egoera eta autonomia hobetzea da, hau da, haien ongizate orokorra hobetzea, gizarte- eta osasun-zerbitzuen sistemen jardun koordinatuaren bidez.
-
Arreta soziosanitarioari buruz gehiago jakiteko, kontsultatu gida hau.
Eremu Soziosanitarioa
Eremu soziosanitarioa osasun-sistemen eta gizarte-zerbitzuen arteko interakzio- eta lankidetza-esparru gisa definitzen da, eta erantzun integrala, jarraitua eta pertsonengan oinarritua eskaintzeko diseinatuta dago.
Dauden baliabideak optimizatzearen eta artikulatzearen alde egiten da, koordinazio operatibo eraginkorraren eta baterako lanaren ikuspegiaren bidez, azpiegitura fisiko berririk edo antolaketa-egitura independenterik sortzeko beharrik gabe.
Eremu soziosanitarioarekiko konpromisoa diziplina anitzen arteko ekintza planifikatzailean eta kolaboratiboan oinarritzen da. Testuinguru horretan erantzun eraginkorrak ezin dira sistema bakar batetik etorri, baizik eta arreta integrala osasunaren, gizarte-zerbitzuen, etxebizitzaren, justiziaren, lanaren eta beste sektore gako batzuen arteko elkargune operatibo eta estrategikoaren bidez soilik da posible.
Xede-taldeak
Arreta soziosanitarioko xede-taldeak beren ezaugarri sozioekonomikoak, biologikoak, kulturalak edo osasunekoak direla eta, arreta sanitario eta sozial koordinatuagoa, espezifikoagoa eta pertsonalizatuagoa behar duten pertsona-taldeak dira.
Kolektibo horien beharrak identifikatzeak haien bizi-kalitatea hobetzeko, gaixotasunak prebenitzeko eta ongizate integrala sustatzeko esku-hartzeak eta politikak diseinatzea ahalbidetzen du.
Talde horiek honako egoera batzuk biziko dituzte:
1. xede-talde
Egoera zaurgarrian edo mendekotasun egoeran, edota izateko arriskuan, dauden adinekoak
Gaixotasun psikiatrikoak pairatzen dituztenek hainbat berezitasun espezifiko dituzte, gizarte-estigma mingarri batekin duten lotura esaterako.
2. xede-talde
Desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala duten pertsonak
Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak dira, era koiunturalean (bazterkeriaren kasuan) edo estrukturalean (mendekotasuna, ezintasuna, etab-en kasuan).
3. xede-talde
Gizarte-bazterketako edo pobreziako egoeran dauden pertsonak
Beren autonomia sustatzea behar duten pertsonak dira, hau kontserbatu , garatu eta euren bizitzaren gaineko kontrola ahalik eta denbora luzeenean izan dezaten.
4. xede-talde
Sexu-indarkeriaren biktimak
Diziplinartekotasunetik heldu behar diren kasuak izaten dira, hezkuntza arloa, osasun arloa eta arlo sozialetik landu beharrekoak.
5. xede-talde
Buruko gaitzak dituzten pertsonak
Talde jakin batzuei arreta berezia eman behar izaten zaie duten gizarte ordezkaritza eskasagatik eta ikusgarritasun faltagatik.



