Arreta Soziosanitarioko atariaren komunitate-eremua profesionalentzat, entitateentzat eta sistema soziosanitarioko eragileentzat mugatutako eremu gisa diseinatuta dago. Bere balio-proposamena, plataforma segurua eta pertsonalizatua eskaintzean datza, koordinazioa errazteko, informazio espezializatua eskuratzeko eta arreta soziosanitarioan parte hartzen duten eragileen arteko lankidetza aktiboa sustatzeko.

    Arreta Soziosanitarioan lan egiteko modu berri honen onurak

    • sarbide esklusiboa

      Informazio espezializaturako sarbide esklusiboa

      Profesionalentzako dokumentuak, txostenak, araudiak eta funtsezko baliabide teknikoak eskaintzen ditu, eduki garrantzitsua bermatuz haien jarduerarako.

    • lankidetza sustatzea

      Lankidetza eta koordinazioa sustatzea lan-taldeen bitartez

      Lan-talde espezializatuak sortzeko eta kudeatzeko eremu birtual bat eskaintzen du. Bertan, profesionalek, ezagutzak partekatu, proiektuak garatu eta ekintza espezifikoak koordinatu ahal izango dituzte.

    • Kudeaketa tresna

      Kudeaketa eta plangintza estrategikorako tresna

      Plan eta estrategia soziosanitarioak diseinatzeko, ezartzeko eta jarraipena egiteko aukera ematen du, helburu instituzionalekin bat eginez.

    • sarbide segurua

      Sarbide pertsonalizatua eta segurua

      Erabiltzaile bakoitzak bere profilarekin bat datozen eduki eta tresnetara soilik sartzeko aukera izango du, datuen babeserako araudiak betez eta konfidentzialtasuna indartuz.

    • optimizazioa

      Lan profesionalaren optimizazioa

      Informazioaren zatiketa murrizten du eta barne- baliabideak, dokumentuak, eta zerbitzu eskuratzeko eraginkortasuna hobetzen du, eguneroko zereginen kudeaketa azkarragoa eta eraginkorragoa eginez.

    Komunitate-Eremua honako hauentzat da:

    • profesionalak

      Arlo soziosanitarioko profesionalak

      Baliabide espezializatuetara sartzeko, lan-taldeetan lankidetzan aritzeko, ekimen estrategikoetan aktiboki parte hartzeko, edukien sorkuntzan laguntzeko eta komunitatearentzat interesgarriak diren baliabideak partekatzeko.

    • erakundeak

      Hirugarren sektoreko entitateak eta gizarte-erakundeak

      Proiektuetan parte hartzea kudeatzeko, zuzendaritzarekin koordinatzeko eta politika soziosanitarioen ezarpenean laguntzeko.

    • erakundeak eta agintariak

      Tokiko erakundeak eta agintariak

      Helburu instituzionalekin bat eginez, erantzukizun-eremuetan politikak gauzatzea eta ebaluatzea errazteko.

    Komunitate-eremua komunitateetan eta taldeetan antolatuta dago, eta lanak modu kolaboratibo eta koordinatuan egin daitezke plataformaren barruan.

    • Komunitatea

      Komunitatea

      Komunitateak espazio birtual gisa pentsatuta daude, errealitatean dauden lan-taldeak islatzen dituztenak, komunikazioa, informazio-trukea eta kideen arteko koordinazioa erraztuz.

    • Taldea

      Taldea

      Bestalde, taldeak espazio espezifikoagoak dira, helburu jakin bat edo proiektu jakin bat garatzeko sortuak. Komunitate-eremuan parte hartzen duen edozein pertsonak sor eta kudea ditzake taldeak.

    Komunitate edo talde baten barruan sartzean, Komunitate-eremuak lau atal hauek dituen lan-eremu bat eskaintzen dizu, hainbat funtzionalitaterekin:

    • Oharrak

      Profesionalen artean komunikatzeko, gogorarazleak uzteko edo mezuak trukatzeko kanala.

    • Ekitaldiak

      Egutegi partekatua jarduerak antolatzeko eta xehetasun logistikoak kontsultatzeko, komunitate osoarentzat eskuragarri.

    • Lan-dokumentuak

      Informazioa modu irisgarrian sortzeko, antolatzeko eta partekatzeko eremua.

    • Solasguneak

      Elkarrizketa zentralizatzeko, eztabaida-hariak sortzeko eta zuzeneko komunikazioa leku bakar batean errazteko espazio arina.

    Nork sor ditzake komunitate birtualak?

    Arreta eta koordinazio soziosanitarioarekin zerikusia duten profil profesional guztiei irekita dago Komunitate-eremua.

    Gaur egun, Komunitate-eremuko komunitate berrien sorrera martxan jarri da. Beraz, tresna hau zure lanerako erabilgarria izan daitekeela uste baduzu eta beste komunitate birtual bat proposatu nahi baduzu, Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzari eska diezaiokezu.