Osasun Saileko Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzak Euskadiko Erreferente Soziosanitarioen IV. Topaketa antolatu du, «Erreferente soziosanitarioaren funtzioa: proiekzio estrategikoa» izenburupean. 2026ko irailaren 16an (asteazkena) izango da, Santa Marina Ospitaleko (Bilbo) Gil Turner Ekitaldi Aretoan, eta izen-ematea irailaren 11ra arte egongo da zabalik.











