Elkarreragingarritasun Soziosanitarioa

    Atal honetan, elkarreragingarritasun soziosanitarioari buruz jakin behar duzun guztia aurkituko duzu.

    EAEko eredu soziosanitarioak sorospen-ikuspegitik arreta integratua lortzea du helburu, egitura instituzionalen, informazio-sistemen eta eskumenen autonomia errespetatuta. Arreta soziosanitarioa elkarri laguntzen dioten, elkar ulertzen duten eta elkarren arteko konfiantza duten hainbat sistema koordinatzearen emaitza gisa planteatzen da. 

    Deskribatutako egoerari erantzuteko, EAEko eredu soziosanitarioak, informazio-sistemen arloan, ikuspegi soziosanitarioa txertatzen du nola historia sozialean hala historia sanitarioan (eta beste informazio-sistema sektorial batzuetan, hala nola hezkuntzan), eta horien arteko elkarreragingarritasunaren bidez egiten du, profesionalen baterako lan-dinamika koordinatuari laguntze aldera. Horrela, elkarreragingarritasuna zeharkako elementua da koordinazio soziosanitarioa garatzeko.

    Koordinazio soziosanitariorako tresna digitalak

    Europako finantzaketak benetako laguntza eman dio EAEko administrazioek elkarreragingarritasuna garatzeko egin duten apustuari, eta honako tresna hauetan zehaztu da:

    Icono Seguridad

    Euskadiko atari soziosanitarioa: Komunitate‑eremua

    Informazio gehiago

    Icono Seguridad

    Kasu soziosanitarioen kudeatzailea

    Informazio gehiago

    Orrialde hau partekatu

    • x
    • linkedin