Arau-esparrua

    EAEko arreta soziosanitarioaren arau-oinarria hiru lege eta dekretu bat dira:

    Arreta soziosanitarioan esku hartzen duen eragile publiko bakoitzak baditu bere eskumenak, eta biztanleen behar soziosanitarioen benetan erantzungo bazaie, ezinbestekoa da erakundeak ados jartzea.

    Euskadiko Gobernantza Soziosanitarioa

    Gizarte Zerbitzuen eta Osasun Sistemek ezarritako antolaketa-esparrua da, arreta soziosanitarioaren koordinazioa hobetzeko helburua duena. Horretarako, funtzioak, eskumenak eta harremanak definitzen ditu, Euskadiko arreta soziosanitarioan parte hartzen duten erakundeen, antolakundeen eta profesionalen artean.

    Euskadiko Gobernantza Soziosanitarioa gidatzen duten balioak

    Euskadiko Gobernantza Soziosanitarioaren garapena eta lan- eta zerbitzu-dinamikak gidatzen dituzten printzipioak hurrengoak dira:

    • Kudeaketa-autonomia

      Kudeaketa-autonomiari eta arreta soziosanitarioaren koordinazio instituzionalerako harremanak harmonizatzeko erakunde arduradun bakoitzaren lidergoari errespetua.

    • Elkarrerantzukizuna eta ekitatea

      Elkarrerantzukizuna eta erantzun ekitatibo eta homogeneoa Euskadiko hiru lurralde historikoetako herritarren behar soziosanitarioei dagokienez, baita kasu jakinen kudeaketa partekatuan ere.

    • Zeharkakotasuna

      Arreta soziosanitarioko beharrizanei erantzun koordinatua emateko, helburu partekatuak direla oinarri, erakunde arduradunen parte-hartzea lurralde, kudeaketa maila eta asistentzia esparru desberdinetan.

    • Adostasuna

      Interbentzioak, erabakiak hartzeko prozesu bateratu baten ondorio izatea.

    • Eraginkortasuna eta efizientzia

      Baliabideen bikoizketa saihesteko, herritarren arreta soziosanitarioko beharrei era eraginkorrean eta efizientean erantzuteko ekintzak harmonizatu.

    • Zaintzen jarraitutasuna

      Behar soziosanitarioak dituzten pertsonentzako zaintza jarraitua eta arreta koordinatua sustatzea, interbentzioaren lehentasunezko ardatz moduan, arreta soziosanitario berezia behar duten kolektiboetan arreta berezia jarriz.