"Arreta eta Kudeaketa Soziosanitario Humanizatuan Goi-mailako Espezializazioa" prestakuntzaren aurkezpena

    Argitalpen-data: 

    Osasun Saila. Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritza.

    "Arreta eta Kudeaketa Soziosanitario Humanizatuan Goi-mailako Espezializazioa" prestakuntzaren aurkezpena

    "Arreta eta Kudeaketa Soziosanitario Humanizatuan Goi-mailako Espezializazioa" prestakuntzaren aurkezpena

    Joan den asteazkenean, 2026ko urriaren 7an, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzak antolatutako "Arreta eta Kudeaketa Soziosanitario Humanizatuan Goi-mailako Espezializazioa" prestakuntzaren aurkezpen jardunaldia egin zen. Ekitaldia Bilboko Bizkaia Aretoan izan zen, eta esparru soziosanitarioko profesionalek parte hartu zuten. 

    Jardunaldian 'Erronka soziosanitarioa: XXI. menderako ikuspegi integrala' hitzaldia eman zuen Olalla Montonek, Bartzelonako Eskualdeko Arreta Integratu Sozial eta Sanitarioko Unitateko (CatSalut) buruak. Bere hitzaldian, Montonek sistema soziosanitarioak gaur egun dituen erronka nagusiak jorratu zituen, baita arreta integratuak eta pertsonengan oinarritutako arretak duen garrantzia ere. 

    Espezializazio handiko programa hau arreta eta kudeaketa soziosanitarioaren arloan lan egiten duten profesionalei zuzenduta dago, mendekotasun- edo kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei kalitatezko arreta eskaintzeko beharrezkoak diren gaitasun teknikoak eta humanistikoak hobetzeko. Prestakuntzak eduki teorikoak eta zerbitzu soziosanitarioak etengabe hobetzera bideratutako tresna praktikoak konbinatzen ditu.


    ERLAZIONATUTAKO EDUKIAK

    • Espezializazio Handiko Prestakuntza Arreta eta Kudeaketa Soziosanitario Humanizatuan

      Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzak, Osakidetzarekin eta EHUrekin batera, "Arreta eta Kudeaketa Soziosanitario Humanizatuan Goi Espezializazioa" izeneko prestakuntza jarri du abian eta EHUren web-orrian argitaratu da informazio guztia. Prestakuntza hori eraldaketa soziosanitarioa lideratzera bideratuta dago, berrikuntza, teknologia eta ikuspegi humanizatua oinarri hartuta. Izena emateko epea 2026ko abuztuaren 15ean irekiko da eta ikastaroa irailaren 29an hasiko da. Zabalik dago esteka aurreinskripzioa.

    Orrialde hau partekatu

    • x
    • linkedin