"Arreta eta Kudeaketa Soziosanitario Humanizatuan Goi Espezializazioa" prestakuntzaren lehenengo mikrokredentzialari buruzko informazioa publikatu berri da EHU-ren web orrian.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzak, Osakidetzarekin eta EHUrekin batera, "Arreta eta Kudeaketa Soziosanitario Humanizatuan Goi Espezializazioa" izeneko prestakuntza jarri du abian. Prestakuntza hori eraldaketa soziosanitarioa lideratzera bideratuta dago, berrikuntza, teknologia eta ikuspegi humanizatua oinarri hartuta. Izena emateko epea 2026ko abuztuaren 15ean irekiko da eta ikastaroa irailaren 29an hasiko da. Zabalik dago esteka aurreinskripzioa.
Programak profesionalak ikuspegi integral, diziplinarteko eta humanizatu batetik prestatzea du helburu, eremu soziosanitarioan modu eraginkor, etiko eta iraunkorrean esku hartzeko gai izango dena, osasun- eta gizarte-sistemen arteko koordinazioa eta profesionalen arteko kultura partekatua eta hizkuntza komuna eraikitzea sustatuz.
Espezializazioa 6 modulutan antolatzen da, unibertsitateko 3 mikrokredentzialetan (30 ECTS) multzokatuta, eta guztira 750 prestakuntza-ordu daude (300 irakastordu eta 450 lan autonomo). Edukiek oinarri etikoak eta komunikazioa, kolektibo kalteberekiko esku-hartzea, taldeen lidergoa eta osasun digitalaren eta adimen artifizialaren aplikazioa hartzen dituzte barne. Gainera, formatu presentzialean eta online emango da.
Titulua lortzeko ezinbestekoa izango da 3 mikrokredentzialak gainditzea.
Prestakuntzak Osakidetzaren balidazioa du karrera profesionalerako, eta Osasun Sailaren bekak eta laguntzak profesional sanitarioentzat. Irteera profesionalen artean, arreta soziosanitarioko profesional, programen koordinatzaile, berrikuntzako teknikari edo prestatzaile profilak daude, bai zerbitzu publikoetan, bai erakunde pribatuetan, bai hirugarren sektorean.
Izena 2026ko abuztuaren 15etik aurrera emango da, eta ikastaroa 2026ko irailaren 29an hasiko da, baina izena aurrez eman dezakezu hemen.
Informazio gehiago nahi baduzu, hemen aurki dezakezu.


