AEA duten pertsonak zaintzeko prestakuntza espezializatu berria sektoreko profesionalentzat

    Argitalpen-data: 

    Osasun Saila. Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritza.

    AEA duten pertsonak zaintzeko prestakuntza espezializatu berria sektoreko profesionalentzat

    Eskua ematen babes gisa

    Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak finantzatutako prestakuntzak 80 orduko prestakuntza-ekintza eskaintzen die Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (AEA) duten pertsonekin lan egiten duten profesional zaintzaileei. Ekimenak 3/2024 Legearen aginduari erantzuten dio (ELA Legea), zeinak lanbide-espezializazioa identifikatzen baitu arretaren kalitatea hobetzeko funtsezko erronka gisa.

    Prestakuntza bost modulutan antolatuta dago, eta honako hauek jorratzen dituzte: zaintza espezializatuen oinarriak, nork bere burua zaintzeko estrategiak, zaintza fisikoak, komunikazio handigarri eta alternatiboari laguntzea, eta AEA duen pertsonari eta haren familia-inguruneari laguntza psikosoziala ematea.

    Prestakuntza-ekintza aldi berean garatuko da hiru prestakuntza-zentrotan: SSI Taldeko Prestakuntza Zentroa (Bilbo), Nazaret Fundazioa Prestakuntza Zentroa (Donostia) eta FFE Mardones Prestakuntza Zentroa (Vitoria-Gasteiz). Kasu guztietan, saioak astelehenetik ostiralera egingo dira, 16:00etatik 20:00etara, eta gehienez ere 15 parte-hartzaile talde bakoitzeko.

    Zainketa-lanetarako oinarrizko prestakuntza egiaztatua duten profesionalak inskribatu ahal izango dira (lanbide-prestakuntzako tituluak edo ziurtagiriak). Lehentasuna izango dute zaintza-lanetan gutxienez urtebeteko esperientzia egiaztatzen dutenek.

    Informazio gehiago izateko eta harremanetan jartzeko.


    ERLAZIONATUTAKO EDUKIAK

    Orrialde hau partekatu

    • x
    • linkedin