Euskadiko Erreferente Soziosanitarioen III. Topaketa: Elkarreragingarritasuna arlo soziosanitarioan

    Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 29a

    foto 19

    Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzak Euskadiko Erreferente Soziosanitarioen III. Topaketa ospatu zuen 2025eko maiatzaren 29an, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian, eta lurraldeko osasun eta gizarte arloko ehun profesional baino gehiago bildu zituen. Edizio honetan, esparru soziosanitarioko elkarreragingarritasunari heldu zitzaion, arreta integratuago, koordinatuago eta pertsonengan zentratuago baterantz aurrera egiteko ardatz estrategiko gisa.

    Ikuspegi tekniko eta parte hartzailearekin, topaketak erreferente soziosanitarioen arteko ikaskuntza partekaturako espazio bat ahalbidetu zuen, sistema osoan soluzio elkarreragileak hedatzen jarraitzeko ezagutza baliagarria sortzeko.

    Mamen Álvarez Arreta Soziosanitarioko zuzendariak hasiera eman zion jardunaldiari, eta bertaratutakoei ongietorria eman zien, erreferente gisa duten zeregina eta koordinazio eraginkorra lortzeko eremu soziosanitarioaren barruan duten garrantzia nabarmenduz.

    Hasierako hitzaldia, Francesca Tassinarik eman zuen, doktore eta nazioarteko zuzenbidean, pribatutasunean eta elkarreragingarritasunean aditua, eta datu soziosanitarioen erabilera partekatuan eragina duten erregulazio esparruei buruzko ikuspegi globala eta juridikoa eman zuen.

    Ondoren, Urtzi Laconchak Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzako teknikariak elkarreragingarritasun soziosanitarioaren kontzeptuari buruzko sarrera bat aurkeztu zuen, topaketan banatu zen elkarreragingarritasun gida errepasatuz. Jarraian, Ibon Totorikaguenak gaur egun arlo horretan martxan dauden proiektu nagusiak partekatu zituen, eta jardunaldiaren atal praktikoagora iristeko urratsa markatu zuen.

    Une nagusietako bat, esparru desberdinetako profesionalen arteko esperientzien trukea izan zen, Lucía Iñigok moderatuta. Bertan, osasun sistemako, udal eta foru gizarte zerbitzuetako ordezkariek parte hartu zuten, besteak beste, lehen mailako arretako, gizarte laneko, pediatriako, desgaitasunaren balorazioko profesionalek eta udal teknikariek. Hizlariek beren eguneroko praktikan elkarreragingarriak diren soluzioen erabileraren adibide zehatzak partekatu zituzten, haien potentziala eta egun dauzkaten erronkak nabarmenduz.

    Gero, adituen arteko elkarrizketa eman zen, elkarreragingarritasunari hainbat ikuspegitatik heltzeko: teknikoa, antolamendukoa, asistentziala, etikoa eta juridikoa. Elkarreragingarritasunerako Bulego Teknikoko koordinatzaile den Alfredo Aldayk moderatutako mahai horretan, plangintza sanitarioaren, lehen mailako arretaren, datuen babesaren, euskarri teknologikoaren eta kudeaketa soziosanitarioaren esparruko profilek parte hartu zuten, sistemaren etorkizunari buruzko begirada plurala eta osagarria emanez.

    Jardunaldi osoan zehar, denbora errealean parte hartzeko tresnak erabili ziren, QR kodeen bidezko inkesta interaktiboen bidez, eta, horri esker, edukiak dinamizatu eta bertaratutakoen iritziak jaso ahal izan ziren. Bildutakoek, elkarreragintasun soziosanitarioak berekin dakarrenari buruz ideia argaiagoa eta zehatzagoa zutela ziurtatu zuten, hasierako ezagutzarekin alderatuta.

    Gainera, ekitaldiaren harrerak korridore erreaktibo bat izan zuen, elkarreragingarritasunari buruzko funtsezko mezuekin eta erreferenteen izenekin, bertaratutakoei iristerakoan ongietorri dinamikoa emateko, baita kabina holografiko txiki bat ere, atmosfera murgiltzailea sortuz eta topaketaren ikuspegi digitalarekin eta lankidetzakoarekin lerrokatuta.

    Amaiera ekitaldia Mamen Álvarez Zubizarretak egin zuen, eta bertaratutako guztien inplikazioa eskertu zuen, eta Euskadin koordinazio eraginkorra eta arreta ereduaren eraldaketa bultzatuko duten profesionalen topaketarako espazioak finkatzen jarraitzearen garrantzia azpimarratu zuen.

    Itxieran, Mamenek Lourdes Zurbanobeaskoetxearen ibilbidea eta dedikazioa ere aitortu nahi izan zituen, laster erretiroa hartuko baitu, eta lore sorta bat eman zion talde osoaren eta euskal sistema soziosanitarioaren izenean. Bertaratutakoek txalo bero batekin jaso zuten.

    foto 1 foto 2 foto 3 foto 4 foto 5 foto 6 foto 7 foto 8 foto 9 foto 10 foto 11 foto 12 foto 13 foto 14 foto 15 foto 16 foto 17 foto 18

    III.Topaketa-ri lotutako materialak

    Hemen topaketan partekatutako baliabide eta materialak aurkituko dituzu

    Orrialde hau partekatu

    • x
    • linkedin