Interkontsulta Soziosanitarioa Euskadiko hainbat udalerritara zabaltzen ari da eta, Eusko Jaurlaritzako Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzak bultzatutako tresna digitalak hedatzen jarraitzen du: urriaren 21ean, Bizkaiko Astrabudua, Erandio eta Leioa udalerriak sartu ziren sisteman, eta gaur, azaroak 4, berriz, Gorbeialdea.
Aplikazio horrek aukera ematen die Osakidetzako eta udaleko gizarte-zerbitzuetako profesionalei informazioa modu seguruan partekatzeko, premia soziosanitario konplexuak dituzten pertsonen arreta koordinatuz. Erabilerari esker, erantzun-denborak murrizten dira, bikoiztasunak saihesten dira eta arretaren jarraitutasuna hobetzen da.
Tresna jada martxan zegoen Bermeon, Gernikaldean eta Gasteizen, eta pixkanaka Euskal Autonomia Erkidegoko beste udalerri batzuetara hedatzen jarraituko du, osasun- eta gizarte-sistemaren arteko koordinazioa hobetzeko lanean jarraitzeko.
Tresna erabiltzen hasiko diren hurrengo udalerriak Amurrio, Aretxabaleta eta Azkoitia izango direla aurreikusten da.

