Arreta Soziosanitarioaren inguruan

    Euskadiko Arreta Soziosanitarioa, zer da?

    Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak arreta soziosanitarioaren definizio oso zehatza ezartzen du, arreta soziosanitarioak honako hauek biltzen dituela ulertuta:

    “Osasun-arazo larriak edo muga funtzionalak eta/edo gizarte-bazterketako arriskua direla-eta, aldi berean arreta sanitario eta soziala behar duten pertsonentzako zainketen multzoa, koordinatua eta egonkorra, arretaren jarraitutasun-printzipioari egokitua”.

    Arreta soziosanitarioaren jarduera-esparrua funtsezko elementu hauen arabera definitzen da:

    Premia konplexuko egoerei, eta esku-hartze mistoak, sozialak eta sanitarioak eskatzen dituztenei erantzuten die, aldi berean edo sekuentzialki, baina, nolanahi ere, modu osagarrian eta estuan artikulatuta.

    Helburu nagusi bat du: zainketen jarraitutasuna bermatzea, desoreka materialak – gainjartzeak eta hutsuneak edo estalduraren defizita – eta aldi baterako desorekak – esku-hartzeen eta zerbitzuen arteko desfaseak edo itxaronaldiak – saihestuz.

    Diziplinartekotasun-printzipioaren inguruan antolatzen diren zenbait estrategia eta lankidetza-tresna erabiltzen ditu prestazioa emateko.

    Pertsonarengan oinarritutako arreta integralaren ikuspegian du zentzua eta oinarria, eta ongizate, bizi kalitate eta autonomia maila gorena bermatzera bideratuta dago, lehentasuna emanez eta, ahal den heinean, ohiko gizarte ingurunean eta etxean jarraitzea erraztuz.

    Helburua

    Arreta soziosanitarioa Euskadirentzat estrategikoa den arlo bat da, eta bere helburua arreta sistema edo maila desberdinetatik populazio talde jakin batzuek dituzten beharrei erantzun bateratua eman behar dieten profesionalen koordinazio asistentziala bultzatzea da.

    Ikuspegi horretatik, arreta soziosanitarioaren helburua pertsonen osasun-egoera eta autonomia hobetzea da, hau da, haien ongizate orokorra hobetzea, gizarte- eta osasun-zerbitzuen sistemen jardun koordinatuaren bidez.

    Xede-taldeak

    Arreta soziosanitarioa xede-talde hauentzat da:

    Xede-talde ikonoa

    1. xede-talde

    Mendekotasun edo hauskortasun egoeran dauden adinekoak

    Gaixotasun psikiatrikoak pairatzen dituztenek hainbat berezitasun espezifiko dituzte, gizarte-estigma mingarri batekin duten lotura esaterako.

    Xede-talde ikonoa

    2. xede-talde

    Desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala duten pertsonak

    Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak dira, era koiunturalean (bazterkeriaren kasuan) edo estrukturalean (mendekotasuna, ezintasuna, etab-en kasuan).

    Xede-talde ikonoa

    3. xede-talde

    Pobrezia-egoeran edo gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonak

    Beren autonomia sustatzea behar duten pertsonak dira, hau kontserbatu , garatu eta euren bizitzaren gaineko kontrola ahalik eta denbora luzeenean izan dezaten.

    Xede-talde ikonoa

    4. xede-talde

    Indarkeria matxistaren biktimak

    Diziplinartekotasunetik heldu behar diren kasuak izaten dira, hezkuntza arloa, osasun arloa eta arlo sozialetik landu beharrekoak.

    Xede-talde ikonoa

    5. xede-talde

    Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak

    Talde jakin batzuei arreta berezia eman behar izaten zaie duten gizarte ordezkaritza eskasagatik eta ikusgarritasun faltagatik.

    6. xede-talde

    Arrisku-egoeran dauden haur eta gazteak

    7. xede-talde

    Dementziak dituzten pertsonak

    8. xede-talde

    Gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonak

    9. xede-talde

    Zainketa aringarriak behar dituzten pertsonak

    10. xede-talde

    Gaixotasun arraroak edo prebalentzia txikikoak dituzten pertsonak

    11. xede-talde

    Gaixotasun kronikoak eta/edo baliogabetzaileak dituzten pertsonak.

    12. xede-talde

    Susperraldian dauden pertsonak

    13. xede-talde

    Behar sanitario eta sozialak dituzten administrazio-egoera irregularrean dauden pertsonak

    Orrialde hau partekatu

    • x
    • linkedin