Datorren irailaren 16an Euskadiko Erreferente Soziosanitarioen IV. Topaketa egingo da Bilbon

    Argitalpen-data: 

    Osasun Saila. Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritza

    Datorren irailaren 16an Euskadiko Erreferente Soziosanitarioen IV. Topaketa egingo da Bilbon

    Euskadiko Erreferente Soziosanitarioen IV. Topaketaren kartela edo irudia

    Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzak Euskadiko Erreferente Soziosanitarioen IV. Topaketa antolatu du, «Erreferente soziosanitarioaren funtzioa: proiekzio estrategikoa» izenburupean. Jardunaldia, aurrez aurrekoa, 2026ko irailaren 16an, asteazkena, egingo da Bilboko Santa Marina Ospitaleko Gil Turner Ekitaldi Aretoan.

    Topaketaren helburua da osasun-erakundeetan eta gizarte-zerbitzuen erakundeetan erreferente soziosanitario gisa izendatutako profesionalak elkartzeko gune bat sortzea, esperientziak partekatzeko eta koordinazio soziosanitarioari heltzeko, ikaskuntzaren eta etengabeko hobekuntzaren ikuspegitik. Jardunaldia profesionalei zuzenduta dago, eta, batez ere, lehen mailako arreta soziosanitarioko erreferente soziosanitarioei.

    Jardunaldia erakundeen akreditazioekin eta ongietorriarekin hasiko da, eta, ondoren, Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzatik euskal ekosistemako erreferente soziosanitarioaren figurari buruzko aurkezpena egingo da. Ondoren, esperientzien mahai bat egingo da, RSSren baliokideak diren beste errealitate eta figura batzuk bilduko dituena, ikuspegi nazional eta internazional batetik, eta, besteak beste, Kataluniako Osasun Zerbitzuak, Galiziako Osasun Zerbitzuak, Isabelle Franchisteguy-Couloumek, Baionako IUTko (Ipar Euskal Herria) eta Erresuma Batuko NHSko ICSko ordezkariek parte hartuko dute.

    Kafe-etenaldi baten ondoren, jardunaldiak «Erreferente soziosanitarioa erakundeen figura estrategiko gisa» gaiari buruzko tailer batekin jarraituko du. Bertan, rolaren errekonozimendua eta eragiteko gaitasuna, haren oztopoak eta aukerak, koordinaziorako beharrak eta lehentasunak, eta koordinazio-espazio berriak jorratuko dira, beste figura soziosanitario batzuen presentzia aprobetxatuko duen talde-lan batekin. Jardunaldiari amaiera emateko, tailerraren ondorioen aurkezpena eta amaiera ekitaldia egingo dira.

    Izen-emateak irailaren 11ra arte egongo dira zabalik.

    Informazio gehiago nahi baduzu, hemen aurki dezakezu.

    Orrialde hau partekatu

    • x
    • linkedin